XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- egunoroko zeregiñak dirala-ta, autortzeko astirik izan ez ba dau, ta une aretan nogaz autortu ez badauko;
- ainbat lasterren autortzeko gogoa ta asmoa badauz,
- jaunartu bearra daukala uste badau, edozetariko bearra izan arren be, orduan jaunartzen nasai-nasai joan daiteke.

Zenbat bider egin daike ori? Aitatu dogun egoera orretan dagon guztietan.

Ez nagikeriagaitik eta olako beste zerbaitegaitik danean, elitzake bene-benetan biurtuta egongo-ta.

NUN AUTORTU BEAR DOGU?.

Gaur egun autor-lekuan egiten da autortza.

Orixe da oiturea.

Baiña ez da bearrezko.

Batzuk illunpean eta ixilik egitea naiago izaten dabe.

Beste batzuk, ostera, argitan eta bata-besteagaz izketan egitea gurago dabe.

Era batera zein bestera autortzeko aukera, guztiak izan bear dabe parrokian.

Beste gauza askotan legez, onetan be askatasun oso-osoa izan bedi.

Ta begirune aundia edozeiñentzat.

Gaur eliza askotan damu-gela deritxan lekua dogu.

Elizaren alderdi baten izan oi da.

Damu-elizkizuna egin nai dabenak ortxe daukez bear diran gauzak: Idazteuna (Biblia), Ebanjelioak, azterketa egiten laguntzeko era bateko ta besteko liburuak, ixil-giroa....

Gaiñera, damu-ospakuntza egiten diarduenak eta ixilik autortzen dagozanak (autor-entzule ta guzti) ez dautse alkarri eragozpenik ipiñiko.